`Aserejeren´ erritmora agurtu zituzten festak, Osiñagan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 10a, 02:00

Umore punttua jarri nahi izaten diete Osiñagan festa bukaerari, eta atzo, beste behin, espektakulua izan zen nagusi. Osiñagako Mariatxiek abestu zuten lehendabizi; eta ondoren, Asereje abestia kantatu eta dantzatu zuten (bideoa www.kronika.net), auzoko gimnastek. Barre eta txalo zaparradak izan ziren atzo, postrea. 75 auzotar elkartu ziren bazkaltzera eta Maria Dolores Murua bizilaguna omendu zuten, bazkaldu aurretik.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!