Hernaniarrak, ACT Ligaren hasieran

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 8a, 02:00

hernani, Goizueta eta Trin­txerpeko ahotsak izango dira gaur Kursaalean, 19:30etatik aurrera, San Miguel ACT arraun ligako hasiera ekitaldian. Guztira 140 abeslarik kantatuko dute 2010ean Ima­nol Kamio ereñotzuarrak egindako ACTko himnoa. Kamiok berak zuzentzen duen Ozenki abesbatza han izango da, eta baita Hernaniko Kantuz, Goi­zuetako Umore Ona eta Trin­txer­peko Illunbe abesbatzak ere. 2010ean eskatu zioten Imanol Kamiori ACTko himnoa egiteko, eta geroztik astero entzuten den kantua egin zuten ereñotzuarrak, euskeraz, gazteleraz eta galegoz, Kantauriko hiru hizkuntzatan. Ekitaldian, iazko sariak emango dituzte, eta bukaeran kantatuko dute abesbatzek. Pu­­purri bat, ACTko himnoa eta Boga Boga kantatuko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!