‘La cocinera del presidente’ ikusteko aukera izango da gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 8a, 02:00

Zine emanaldia izango da gaur (19:30 eta 22:30) eta bihar (19:30) Biterin. La cocinera del presidente emango dute. Frantziako presidente François Miterranden sukaldariaren istorioan dago oinarritua filma. Hortense Laborie, Perigordeko sukaldari-buru ospetsua, presidentearen jatorduen arduradun bihurtuko da, Eliseoko Jauregian. Christian Vincentek zuzendua da pelikula. 95 minutuko iraupena du. Sarrerak 4 euroan izango dira eskuragarri.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!