Zaleak omentzeko bazkaria, gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 9a, 02:00

Azken garagardo tragoak edan nahi dituztenek gaur dute aukera Errugbi Elkarteak antolatutako Garagardo Azokan; 13:00etatik aurrera izango da zabalik, gauerdira bitartean. Egun berezia izango da gainera gaurkoa: zaleak omenduko dituzte, bazkari eder baten bueltan. Bazkarirako txartelak erosi nahi dituenak azokan bertan ditu salgai, 10 euroan helduentzat, eta 6 euroan 14 urtez azpikoentzat.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!