Gipuzkoako Kopako finalak Hernanin jokatuko dira gaur, eta egun guztian izango da waterpolo giroa kiroldegian. Sei final jokatuko dira, eta horietatik bat hernaniarrek jokatuko dute. Emakume nagusien mailan, Hernanik Bidasoa XXI taldea izango du aurrean, 14:30etan.
Egun guztian partiduak
Goizean hiru partidu eta arratsaldean beste hiru izango dira. Kadeteak hasiko dira 12:30etan, Urbat eta WP Donostia. Eskolarrak izango dira segidan, 13:30etan, Urbat eta WP Donostia. Eguerdiko hirugarrena, Hernanik jokatuko du, senior emakumezkoetan, Bidasoa XXI taldearen kontra, 14:30etan.
Hiru partidu horiek sariak 15:45etan banatuko dira.
Arratsaldean beste hiru final dituzte. Jubenilak hasiko dira, 16:15etan, Urbat eta WP Donostia. Infantiletako finala 17:15etan dute, Urbat eta WP Donostiak baita ere. Senior gizonezkoetan Fortuna eta Bidasoa XXI ariko dira, 18:15etan.
Arratsaldeko hiru partiduen saribanaketak 19:30etan egingo dira. Waterpolozaleei dei egin diete kiroldegira azaltzeko, festa polita izango delako.