Abesbatzen kontzertuarekin hasiera, kurtso bukaerako zikloari

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 8a, 02:00

ikasturte osoan ikasi­takoa praktikan jarri eta jendaurrean erakusteko ga­raia iritsi zaie Musika Es­kolako ikasleei. Gaur hasi eta ekainaren 20ra bitartean zortzi kontzertu eskainiko dituzte: abesbatzak, tron­peta, saxofoia, pianoa, akordeoia, txeloa...

Abesbatzako bi talde, gaur
Gaurko kontzertua izango da kurtso bukaerako ziklo honetako aurrenekoa. Mu­sika Eskolako abesba­tzak eskainiko du, bi taldetan ba­natuta. Aurreneko abes­ba­tzak zortzi abesti es­kainiko ditu eta bigarrenak be­de­ratzi. Eta kontzertuari gin­da jartzeko, bi abesti kantatuko dituzte bukaeran, elkarre­kin. Kontzertua Mila­grosan izango da, 19:30etan hasita.

Lau kontzertu, astebetean
Gaurkoa hasiera besterik ez da izango. Datorren astel­e­henetik ostegunera lau kon­tzertu izango dira, bat eguneko, Sandiusterrin, 18:30etan. Astelehenean tron­­­­peta, saxofoi jole eta ikasleen bandak joko dute. Astear­tean, Euskal Herriko soinu tres­nen hotsak za­balduko dira Sandiusterriko aretoan; hala nola, alboka, dultzaina, triki­tixa, txala­parta eta txistua. Perkusioa izango da nagusi, asteazke­nean: gitarra, joera ezber­dinak eta per­kusioa bera izango baitira, ins­­trumentu nagusiak.

Azken hiru kontzertuak, ekainaren 17tik 20ra
Zikloak ekainaren 17an, 18an eta 20an izango du jarrai­pena. Kantari, Musika Es­kolako txikienen txanda izan­go da aurreneko egun ho­netan; haur abes­batza­rena, alegia. Eta asteartean piano joleek es­kainiko dute ondo prest­atuko errezitala. Bi kontzertu hauek ere Sandius­terrin izango dira, 18:30etan. Eta ikastur­teari bukaera emateko, biolin eta txelo kontzertua antolatu dituzte ekainaren 20an. Azken kon­tzertu hau Mila­grosan izango da, 17:30etan.

Gaurko egitaraua

1go abesbatza

Hotaru koi

Euskal doinuak

Vois sur ton chemin

Bonse Aba

Hine ma tov

Andre Madalen

Shalom to You, My friend

`Dakapo´ abesbatza

Hotaru koi

Jubilete Deo

Piano man

Izar ederra

Good news

Segalariak

Tximeletak

Malakatumba

Ken, ken, ken, akerra

Bi abesbatzak elkarrekin

This little light of mine

Haizea

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!