osiñagako festak azken txanpan dira. Euriak ez du jai giroa zapuztu Osiñagan eta gaur ere gogoz dira, azken ekintzetaz, elkarrekin disfrutatzeko. Atzoko ajeak biharko utzi, eta eguerdiko 12:00etan beheko zubian elkartuko dira, auzotarrak gogoratzera. Ondoren, Arriatsuko eskolan jarraituko du festak, egun osoan. 12:30etan pelota partiduak jokatuko dituzte auzoko helduek. Eta bazkarira bitartean, ia-ia auzotar sentitzen diren Peñagarikano eta Telleriak jarriko dute festa, bertsoekin. Eguneko zita inportanteena, auzotarrak mahai bueltan esertzen direnekoa da. 14:00etan auzo bazkaria dute, Arriatsun. Eta ondoren, festak ez du etenik. Imanol Paollaren zaldiak aurkariz aldatu du aurten; asto parearekin izango da lehia, zein baino zen. Egun osoan zehar Zaldibiko trikitilariek girotuko dute festa, eta agurtu ere, hauekin agurtuko dituzte aurtengo jaiak.
GAUR OSIÑAGAN
‘Zaldibiko trikitilariak’ arituko dira giroa alaitzen egun osoan zehar
12:00 Auzokoak gogoratuz beheko zubian.
12:30 Helduen arteko pelota partiduak.
13:00 Bertsolariak: Peñagarikano eta Telleria.
14:00 Bazkari herrikoia, Arriatsun.
18:00 Abere dema berezia. Imanol Paollaren zaldia, asto parearen kontra.
20:00 Dantzaldia ‘Zaldibiko trikitilariekin’.