200 korrikalari gaur, Ereñotzuko mendietan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 9a, 02:00

Hirugarren urtez, Mendi Lasterketa antolatu dute Ereñotzun. 200 korrikalarik hartuko dute parte gaurko edizioan. Abiapuntua 10:30etan dute, Ereñotzuko Plazan; eta handik aurrera 12 kilometro, zeinek azkarrago egin. Jokin Lizega urnietarra da faboritoa, aurreko bi edizioetako irabazlea, baina Iker Olivari, Ibai Alba, Unai Santamaria eta Unai Ezeiza gerra emateko gogoz dira. Nesketan, Nerea Amilibia eta Uxue Tena ibiliko dira aurreneko posturako borrokan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!