Osiñagan festetan murgil egingo dute gaur goizean, eta ez dira girotik aterako bi egunez. Ekitaldiz gainezka daukate egitaraua. Tartean, bat, denei atentzioa eman diena: Ahari Jokoa. Erakustaldia emango dute Jose Luis Subinas itziartarraren bi ahari pareek. Horrez gain, ordea, urteroko herri kirolak ere izango dira: Abere Dema, edo bi koadrilen arteko desafioa esaterako.
Txupinazoa gaur eguerdiko 12:00etan da, eta aurretik eta ondoren umeentzako ekitaldiak dituzte. Bertso, trikiti, jan eta edan, bada nahikoa aukera festarako, bi egun bete beteetan.
Umeentzako bizikleta buelta, festari ekiteko
Umeentzako ekitaldirik ez da falta izaten Osiñagan. Gaur goizean ekingo diote mugimenduari, bizikleta buelta eginda. Mountain Bike-ak hartu, eta auzoko bazterretan barrena ibiliko dira, gosea egin bitarte. Ez dute askoren beharrik izango apetitua egiteko, eta badaezpada, hamaiketakoa prest izango dute Arriatsun, indarrak berdintzeko.
Txupinazoan ere izaten dute presentzia haurrek. 12:00etan txupinazoa bota, eta haur jolasak izaten dira, bazkal ordura bitarte.
Goizean nahikoa nekatu ez direnentzat, edo despistatuta ibili direnentzat pelota partiduak izango dituzte bazkal ondorenean, 16:30etan.
Herri kirolak kanpoko zein bertakoen eskutik
Osiñagan beti izaten dute leku berezia herri kirolek, eta aurten batek piztu du denen arreta: Ahari Jokoak. Ordubeteko kontua izango da hori, gaur arratsaldean, 18:00ak aldean hasita. Hortik aparte, ordea, bertako zein kanpoko protagonista izango dira herri kiroletan.
Koadrilen arteko desafioa izango dute 17:30etan. Bi koadrila zein baino zein: aizkora, txinga, korrika eta abar.
Bihar, helduentzako pelota partiduak bazkal aurretik, eta arratsaldeko 18:00etan Abere Dema: Imanol Paollaren zaldia, asto parearen kontra.
Bazkari, trikiti, dantza eta bertso, falta ezin diren
beste ‘herri kirolak’
Beste kirol mota batzuk ere izango dituzte Osiñagan: sagardo eta bakailo probaketa gaur da, eta bazkari herrikoia bihar, inork hutsik egin nahi izaten ez duena. Bertsoek bi egunetan dute lekua: gaur Hernaniko bertso eskolakoak ariko dira, 19:00etan, eta bihar Millan Telleria eta Anjel Mari Peñagarikano, bazkal aurretik eta ondoren. Dantzazaleak dira Osiñagan. Gaur Laiotzek emango die aitzakia hankak astintzeko, arratsalde eta gau partean; goizaldean berriz, diskoteka; eta bihar, Zaldibiko trikitilariak izango dira.
Festen historia, Kroniketan
Erakusketa jarrita egongo da Arriatsun, Kronikan ateratako festei buruzko artikuluekin.
EGITARAUA
Ekainak 8, larunbata
- 10:00 Mountain Bike-a haurrentzat, auzoan zehar. Ondoren hamaiketakoa izango da Arriatsun, parte hartzaileentzat.
- 12:00 Txupinazoa eta haur
- jolasak.
- 14:00 Bazkaria, guretzat.
- 16:30 Auzoko gazteen arteko pelota partiduak.
- 17:30 Herri kirolak; zein baino zein, bi koadrilen arteko desafio ikaragarria: aizkora, txinga,
- korrika, eta abar.
- Ondoren Ahari Joko ikusgarria.
- 19:00 Bertso saioa Hernaniko eskolako bertsolariekin.
- Ondoren Sagardo eta bakailo dastaketa. Bitartean auzoko trikitilariak ariko dira.
- 20:30 Dantzaldia Laiotzekin.
- 00:30 Berriro Laiotz.
- Ondoren Goizaldean diskoteka.
Ekainak 9, igandea
‘Zaldibiko trikitilariak’ arituko dira giroa alaitzen egun osoan zehar
- 12:00 Auzokoak gogoratuz
beheko zubian. - 12:30 Helduen arteko pelota
partiduak. - 13:00 Bertsolariak: Peñagarikano eta Telleria.
- 14:00 Bazkari herrikoia, Arriatsun.
- 18:00 Abere dema berezia. Imanol Paollaren zaldia,
asto parearen kontra. - 20:00 Dantzaldia ‘Zaldibiko
trikitilariekin’.