Udalak jakinarazi duenez, San Joan sua leku publikoetan egin nahi duten elkarte edo pertsonek baimena eskatu beharko dute aldez aurretik. Baimena Udalean eskatu behar dute, idatziz, alkate edo lehendakariari zuzenduta, erregistroan dagoen eskabide orria beteta. Bertan jakinarazi behar da sua non egin nahi den, eta planoa erantsi, baldintzak aztertzeko. Bestalde, gogorarazi dute San Joan sua baldintzak bete gabe egiten duten pertsona edo taldeei administrazio zigorra jarri ahal izango zaiela, eta suak eragindako kalteen ondorioz, erantzunkizun zibil eta penalak ere, eskatu ahal izango zaizkiela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!