Igandera arte segida, errugbi eta garagardoaren festak

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 8a, 02:00

eguraldiak ez du festa zapuztu, eta beste urtebetez, giro ederra da nagusi Garagardo Azokan. Gaur eta bihar bazkaldu eta afaltzeko aukera izango da, ohiko menua; 13:00etan hasi eta gauerdira arte. Bihar gainera, zaleak omenduko dituzte, bazkari eta guzti; txartelak, azokan bertan salgai. Eta azokaren bueltan, herritarrek errugbia probatu dezaketen, Tokata antolatu dute gaur Landaren. Bost laguneko taldeek jokatuko dituzte partiduak, 16:30etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!