Bi mezu zabaldu zituen atzo Antton Zabala eskalatzaile hernaniarrak Garagardo Azokaren irekieran. Gustora jan eta edan, eta ondo pasatzeko gonbitea egin zuen, alde batetik. Eta bestetik, Hernaniko errugbi taldea animatzen eta babesten jarraitzeko dei egin zien herritarrei.
Antton Zabala izan da aurten errugbi taldeak aukeratu duen pertsona, Garagardo Azoka irekitzeko. Rafa Larretxeak, eskalatzaile gaztearen lorpenak azpimarratu zituen. Besteak beste, iaz, Euskal Herriko txapelduna izan zen kirol eskaladan eta baita boulderrean ere. Aurten, berriz, Espainia mailan hainbat Rally irabazi ditu.
Gauerdira arte, egunero
Garagardo azokak atzo ireki zituen ateak eta igandera arte izango da zabalik. Gaur, arratsaldeko 19:00etatik aurrera izango da zabalik. Bihar eta etzi berriz, eguerditik izango da zabalik, 13:00etatik. Kasu guztietan gauerdira arte egon da irekita.
Hamar garagardotik gora eta ohiko jakiak izango dira aukeran. Aurten, Keler izan da azokako hornitzailea.