Udaran euskera ikasten jarraitu nahi duzula? AEKn duzu aukera. Eskaintza zabala antolatu du AEK iristear den udarako, interesa duen edonork, beharren arabera, zer landu aukeratu dezan. Izena ematen duten ikasleek dirulaguntza eskatu dezakete, baikoitzak dagokion udaletxean. Autoikaskuntza sistema aukeratzen dutenek EGA edo Haberen azterketak lantzeko aukera izango dute. Etxean lanak egiteaz gain, astean behin klaseak izango dituzte; eta tutore batekin, astean behin baita ere, biltzeko aukera izango dute. Sistema malgua da, eta ordutegia ikasleek aukeratu dezakete. Azterketak lantzeko taldeak ere izango dira udan. Ikasturtean zehar ikasitakoa mantendu nahi dutenentzat edo dakiten euskera mantendu nahi dutenentzat dira egokiak talde hauek; mintzamen taldeak izango dira. Idazmena ere, landu ahal izango dute hala nahi dutenek.
Informazioa
eta izen ematea,
AEKn
Informazio gehiago edo izena eman nahi dutenek, honako aukerak dituzte: hernani@aek.org, astigarraga@ aek.org, 607 592 864 edo 607 610 687.