Ikasturtea bukatzearekin batera, Gazte Txokoak ateak itxiko ditu ekaina bukaeran. Baina aurretik ekintzak antolatu dituzte, ia egunero. Gaur Futbolin txapelketa izango da, eta bihar, Piraguismoa egitera joango dira, Donostiara.
Datorren atea Gazte Festak markatu du. Asteazkenean prestatuko dute guztia, eta disfrutatu, larunbatean; astelehenean play stationean jokatzeko aukera izango da eta ostiralean Topagunea.
Zinta Karrera eta
Gazte Feria, San Joanetan
San Joanak ere, aurretik prestatzen hasiko dira aurten. Kamixetak egingo dituzte hilaren 19an eta 20an; eta 21ean, zinta karrera antolatu dute. Ekainaren 22tik 26ra itxita izango da Gazte Txokoa, guztiek ere, festetaz goza dezaten. Eta urtea eta San Joanak egun berean agurtuko dituzte: hilaren 27an, Gazte Feriarekin.