Hamabost urte beteko dira aurten, San Joanei aurre hartuta, Axeri Bila lasterketa egiten dela Hernanin. Herri guztiak izaten du parte hartzeko aukera, adinaren arabera, karrera bat baino gehiago antolatzen baititu CD Hernanik. Aurtengo edizioa datorren asteburuan izango da, hilaren 15ean, eta parte hartu nahi dutenek zabalik dute izena emateko epea.
Ume eta gazteek, azken eguna
Lasterketa nagusiaren aurretik, ume eta gazteentzako sei lasterketa antolatu dituzte, adinaren arabera. 17:30etan hasi eta 18:30ak bitartean, haur hezkuntzatik DBH 4rako umeek izango dute, parte hartzeko aukera. Izena ikastetxean bertan eman behar dute eta azken eguna gaur dute.
Helduek internetez,
edo egunean bertan
Lau kilometro eta erdiko zirkuituari bi buelta; hori izaten da helduek egin beharreko bidea. 18:30etan hasten da Axeri Bila proba nagusia eta parte hartzeko, izena eman behar izaten da aurretik. Horretarako, bi aukera daude: www.kirolprobak.com web orrian edo egunean bertan. Internetez egin eta txipa dutenek 8 euro ordaindu behar dituzte; txipa alkilatzen dutenek, 10 euro. Eta egunean bertan izena ematen dutenek, 15 euro.
Irteera eta itzulia Urbieta kalean izango dira; eta dortsalak ere, bertan jaso behar dira, 16:00etatik 18:15etara. Lasterketa bukatuta, Kiroldegian dutxatzeko aukera izagno da.
Sariak, 3 aurrenekoentzat
Maila bakoitzeko aurreneko hiruk izango dute saria. Horrez gain, partehartzaile bakoitzari kamixeta bana emango diete. Eta zozketak ere izango dira: Hernani Bidaiakek jarritako saria eta otordua Fagollagan, Errioguardan, Zumitzan, Zumardin, Arrobin, Gunean eta Iturrin.
LASTERKETAK
17:30 Haur Hezkuntza,
100 m
17:40 Lehen Hezkuntza 1go
eta 2. maila, 300 m
17:50 Lehen Hezkuntza 3.
eta 4. maila, 600 m
18:00 Lehen Hezkuntza 5.
eta 6. maila, 1.200 m
18:10 DBHko 1. eta 2. maila
2.400 m
18:30 DBHko 3. eta 4.
maila, 4.500 m
18:30 Axeri Bila lasterketa
nagusia, 9.000 m