Irailaren 21ean eskubaloiaren festa antolatu dute Hernanin eta parte hartu nahi dutenetzat zabaldu dute izen ematea. Bazkaria antolatu dute, eta egun berean, DVDa banatuko da, Hernaniko eskubaloiaren historia eta protagonistak biltzen dituena. Izena ematen duenak 38 euro ordaindu behar ditu Euskadiko Kutxako 3035 0025 84 0251175195 zenbakian, eta izen abizenak adierazi. Azken eguna ekainaren 30a da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!