«Bigarren postuak saritzen ditu gure sagardoa eta egiten ari garen lana»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 5a, 02:00

Bigarren saria jaso zuen Altzueta Sagardotegiak larunbateko finalean. Iparragirre eta Oialume Zar finalistak izan ziren.

Gipuzkoako bigarren sa­gardo onena da Altzueta Sa­gardotegikoa; hala saritu zuten larunbatean, Gipuz­koa­ko Sagardo Txapelketako finalean. Hamabi edizio egin dira orain arte, eta Altzuetak sei finaletarako pasea lortu du: hirutan geratu da bigarren postuan eta behin hirugarren; beste bietan finalista izan da. Emaitza ederrak dira, Ibon Alkorta sagardogilearentzat: «aurten bagenuen esperantza, eta bigarren geratu gara. Saria da zentzu guztietan: sagardotegiarentzat, gure sagardoarentzat eta egiten dugun lanarentzat. Bezeroen zorion hitzak ere jaso ditugu, eta hori ona da». Gorputz sendoko sagardoa dute aurten Altzuetan, bo­robila, fruta usaiduna, Ibon Alkortak dioen mo­duan, «sagardo modernoa, gaur egungoa». Probatu nahi duenak Hernaniko taberna eta elkarteetan du aukera. Eta erosi nahi duenak Altzuetatik pasa besterik ez du; botilak bertan dituzte salgai.

Iparragirre eta Oialume Zar ere, finalean
Finala Donostiako Euskal Gas­tronomia elkartean jokatu zen. Sei sagardotegi iritsi ziren 12garren edizio honetako final haundira, eta tartean gertuko bi: Osiñagako Iparragirre eta Martindegi­ko Oia­lu­me Zar sagardotegietako sagardoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!