Semdinliko alkateak Hernani bisitatuko du gaur

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 5a, 02:00

Hernanik 2013ko apirilaren 30eko Plenoan erabaki zuen udalerri Kurduarekin senidetzea.12:00etan sinatuko dute Udalean senidetza aurrera eramateko dokumentua.

SEDAT Tore, Semdinliko alkatea, Hernanin izango da gaur. Hernanik 2013ko apirilaren 30ean izandako Ple­noan erabaki zuen udalerri Kur­dua­rekin senidetzea. Gaur­ko bisitaren helburua da, senidetze hori sendotzea, eta dokumentua si­na­tzea. Hernani eta Sem­dinliko bi ordezkari gorenak 12:30etan elkartuko dira Uda­leko Pleno aretoan, do­kumentua sina­tzeko. Semdinliko alkatea ez da bakarrik etorri Hernanira; gaurko bisitan beste hiru ordezkari izango ditu lagun: Fadil Bedirhanoglu Hakka­riko alkatea, Ahmet Ertak GABBeko Idazkari Orokorra eta Zerin Türk GABBeko Kanpo Harre­mane­tarako Koor­dinatzailea.

Ongi etorria, arratsaldean
Bestalde, hernaniarrek Kur­duen berri izan dezaten eta alderantziz, ongi etorria antolatu dute gaur arratsaldean; Udalean izango da, 19:00etan, eta hernaniar guztiak gonbidatu dituzte, bertaratzera.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!