Amezketaren kontra bueltako hiru partiduak irabazi zituen Hernanik igandean, eta final laurdenak jokatzeko sailkatu zen. Kadetetako garaipena klabea izan zen, 22-12. Duten maila erakutsi zuten eta irabazi izanak konfiantza emango die. Jubeniletan eta seniorretan jaun eta jabe izan ziren: 22-5 bi partiduetan. Bikain aritu ziren Altuna anaiak, eta Egoitzi bereziki ondo egingo dio garaipenak, morala berreskuratzeko. Azkenik, seniorretan gutxi dira Arrieta-Gorrotxategi bikotea gainditu dezaketenak, eta hala erakutsi zuten igandean.
Final laurdenetan Tolosaren kontra neurtuko ditu indarrak Hernanik; aste honetan joaneko partidua jokatuko dute Tolosan; eta bueltakoa datorren astean, Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!