Udal ordezkariak Wukron dira, bertako bizimodua ezagutu eta hitzarmen bat sinatzeko asmoz

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 4a, 02:00

igande goizean, 10:30ak aldera iritsi zen Wukrora Hernaniko udal ordezkari­tza: Luis Intxauspe alkatea eta Glori Mendinueta zinegotzia. Paraje haiek ondo ezagutzen dituzten Mertxe Jimenez eta Andoni Oiar­tzabal izango dituzte bidelagun, Hernani Wukro­rekin GKEko bi ordezkariak.

Harrera, iritsi bezain laister
Wukrora iritsi bezain laister, eta Angel Olaranekin batera, Wukro hiriko Alkateak, Hirigintza arduradunak eta Garapen arduranak ongi etorria egin zieten. Harrera ofiziala ordea, Wukro herrian izan zen, komitiba haundia zuten bertan zain, ongi etorri koloretsua eta alaia egiteko prest: bertako eta landa eremuetako ordezkariak, musikariak, abeslariak, herritarrak... Ongi etorriak bidea egin zien Angel Olaran dagoen St Mary misioraino. 

Bi helburu
Hernaniko lau ordezkariak as­tebetez egongo dira Wu­kron, bi helbururekin. Bate­tik, bertako administrazioa­re­kin hitzarmena sinatzea, Wu­kro­ko eta Hernaniko gazteen arteko harremana sortu eta sendotzeko, eta elkartasuna, berdintasuna eta aniztasuna bezalako baloreak lantzeko. Eta bestetik, bertako herria, egoera, eta batez ere eskolak, gazteak eta hauen interesak ezagutzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!