Antton Zabalak egingo du aurreneko tragoa!

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 6a, 02:00

Antton Zabala eskala­tzaile hernaniarrak izango du Gara­gardo Azoka ire­kitzeko oho­rea, aurten. Gaur egingo du aurreneko ga­ragardo tragoa, 19:00etan, eta handik aurrera, nahikoa garagardo eta jaki edan eta jateko aukera izango dute, bertaratzen diren guz­tiek.

Igandera bitartean, zabalik
Lau egunez izango da errug­bia eta garagardoa uztartzeko aukera. Gaur eta bihar 19:00etatik aurrera izango da azoka zabalik; eta larunbat eta igandean, 13:00etan ha­si­ta. Egun guztietan, gauerdira arte izango da zabalik. Jakiari eta edanari dago­kionean, ohiko ukondoa, saltxi­txak, oilaskoa, tripa­kiak, patatak, lakoia... izango dira aukeran. Garagardoa litro laurden edo erdian salduko dute; hurrenez hurren, 3,50 eta 4 euroan. 

Zaleak omenduko dituzte, igandean
Zaleekin harreman haundia izan du klubak beti, batez ere, halako jaietan. Aurten omen­du egingo dituzte erlazioa sendotu eta eskerrak emateko. Bazkaria antolatu dute igandean, omenaldi gisa. Menua: Paella, postrea eta garagardo bat, 10 euroan helduentzat eta 6 euroan 14 urtez azpikoentzat; txartelak azokan egongo dira salgai. 

Tokata, larunbatean
Herritarrek errugbia ezagutu eta ondo pasatzeko, Tokata he­rrikoia antolatu dute la­runbatean, 16:30etan. 8 mi­nutuko partiduak izango di­ra, eta talde bakoitzak 5 joka­lari izango ditu. Izena ema­teko, idatzi: hernanicre@ gmail.com. Partiduak buka­tuta, Landaren dutxatzeko aukera izango da; eta on­doren, hirugarren denbora antolatu dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!