Zaleak aurtengo omenduak, Azokan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 4a, 02:00

nahi adina garagardo eta jaki izango da aukeran ostegunetik igandera Hernanin. X. Gara­gar­­do Azoka antolatu du errug­bi elkarteak; aurten prota­gonista berezi batekin, zaleak. Azokak zaleekin gertuta­su­na eta harremana mantentzeko balio izaten die, baina aur­ten pausu bat gehiago eman, eta omendu egingo dituzte. Ostegunean 19:00etan ha­siko da lau eguneko fes­ta. Os­ti­ra­lean ordu berean irekiko dute; eta larunbat eta igandean, 13:00­etan; egunero gauerdira arte izango da zabalik.

Tokata, Landaren
Azokarekin batera, Tokata he­rrikoia antolatu dute au­rre­neko aldiz, larunbatean, Lan­daren; baldintza, bost jokalariko taldeak izatea. Izena emateko: hernanicre@gmail.com. Informazio gehia­go: www.hernanirugby.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!