HIrugarren mailara igotzeko bidean, Play Offeko aurreneko partidua jokatu zuen atzo Hernanik Retuertoren aurka eta 2-0 galdu zuten txuri-berdeek. Bigarren zatian iritsi ziren Barakaldoko taldearen bi golak. Lehenengoa, laugarren minutuan, korner batetik, eta bigarrena, partidua bukatzeko 20 minuturen faltan.
Emaitza horrekin, asko zaildu zaio igoera Hernaniri. Asteburu honetan, Retuerto eta Salvatierra taldeak neurtuko dira eta Aguraingo taldeak irabazi beharra dauka Hernanik aukeraren bat izateko. Eta hori horrela balitz, Hernanik irabazi egin beharko lioke Salvatierrari ekainaren 16an jokatuko duten partidua.
Emaitzarekin penatuta
Atzoko partiduarekin penatuta daude txuri-berdeak. Barakaldoko taldea ez zela hainbesterainokoa argi dute eta garaitzeko gai zirela ere bai. Dena dela, esperantza ez dute galdu eta azken momentura arte borrokatzeko asmoa dute.