«Eman, hartu nahi duzun mundua»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 3a, 02:00

«Guztiok dugu eskubidea  naturaz gozatzeko, aurreko belaunaldiek utzi bezala, eta guztion eginbeharra da ondorengoei horrela uztea. Eman, hartu nahi duzun mundua», ozen adierazi zuten atzo Mundumob ekimenarekin bat egin zuten herritarrek.
Mundumob ekimena maia­­tzaren 4an jarri zen mar­­txan Orendainen eta herriz herri dabil Gipuzkoa Zero Zabor he­rrialdea aldarrikatuz. Hernanira atzo iritsi zen eta  adin ezberdinetako herritar ugarik adierazi zuten dantzan, koreo­grafia bat ja­rrai­tuz, Her­nanik ere Zero Za­bor herria izan nahi duela. «Gauzak askoz hobeto egin daitezkeela ikasi dugu Her­nanin; ondo ari gara!», azaldu zuten HZZeko kideek.

Larunbatean, Donostian
Ekimena larunbatean bukatuko da Donostian eta bertara joateko dei egiten diete herritarrei.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!