Asteburu honetan izango dira Osiñagako jaiak. Ohi bezala, egitarau zabala antolatu dute bi egunetarako. Gainera, berezitasun bat ere izango da aurtengo festetan, izan ere, ahari jokoa antolatu dute. Larunbat arratsaldean izango da, herri kirolen ondoren.
Denentzako ekintzak
Txupinazoa larunbat eguerdian izango da, baina aurrez, mountain bike saioa izango dute haurrek. Ondoren, adin ezberdinetako auzotarrentzat antolatu dituzte ekintzak: bazkaria, pelota partiduak, herri kirolak, bertso saioa, sagardo eta bakailu dastaketa... Gau partean, berriz, Laiotzekin dantzaldia.
Igandean, auzokoak gogoratuko dituzte, besteak beste.