Atleta hernaiarrek txapelketak izan zituzten aurreko asteburuan, eta guztiek lortu zituzten emaitza bikainak. Kadeteetan, Manex Iradik Espainiako Txapelketan hartu zuen parte Euskal Selekzioarekin, eta 12 postua lortu zuen 1000 metrotan. Durangon izan zen Euskadiko eskolartekoan, Gipuzkoako selekzioarekin brontzea jantzi zuen Anartz Artolak 3000 metrotan, eta Julen Goikoetxeak marka pertsonala hobetu zuen 80 metrotan. Azkenik, Donostian jokatutako Euskadiko jubenil eta junior txapelketetan, Hernaniko bostek hartu zuten parte eta Carla Kortabitartek brontzea lortu zuen martillo jaurtiketa proban.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!