Bi partidu jokatuko ditu Hernanik Hirugarren mailara igotzeko Play Offean. Bi final bezala izango dira eta gaur jokatuko du lehenengoa, Retuertoren aurka. Barakaldoko taldea Bizkaiko Erregional Ohorezko mailako bigarren sailkatua izan da. Partidua Barakaldon izango da 17:30etan. Bigarren partidua Aguraingo taldearen aurka jokatuko dute txuri-berdeek, hau da, Arabako bigarrenaren aurka.
300 kide, bazkaltzen
Atzo, CD Hernanik denboraldi bukaerako bazkaria egin zuen Oianume jatetxean. Bertan, klubeko futbol talde guztiek hartu zuten parte; denera, 300 kide. Talde bakoitzaren jokalari onenari sari txiki bat eman zioten.