Gipuzkoa Zero Zabor herrialdea aldarrikatuz, herriz herri dabil Mundumob ekimena eta gaur iritsiko da Hernanira. Dantzan, koreografia bat jarraituz adieraziko dute, Hernanik ere Zero Zabor herria izan nahi duela. «Erraustegiari ezetz esateaz gain, arduraz jokatuz, ozen esaten dugu gure herriak ez duela inongo erraustegira bidaltzeko adina zabor sortuko», azaldu dute HZZko kideek.
Koloredun kamixetak
Mundumoba, 12:00etan abiatuko da Plazatik eta Plaza Berriko bidea egin ostean, Urbietan bukatuko da (eguraldi txarrarekin, Atsegindegin). Dei egin dute koloredun kamixetak janzteko.