Atez atekoaren gestioa etikoagoa al da?

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 2a, 02:00

Hitzaldia Antonio Casado da Rochak emango du, hilaren 11n, 19:00etan, Biterin.

Hernani Zero Zaborrek hitzaldia antolatu du datorren astean, hilak 11, Biterin. Atez atekoaren gestioaren inguruan ariko da Antonio Casado da Rocha, 19:00etan hasita.

Gestioa eta etikaren arteko harremana
Filosofoa eta ikerlaria da Antonio Casado da Rocha. Hitzaldian atez atekoaren gestioa etikoagoa al den azalduko du, eta zergatia. Casado da Rochak hiru artikulu ditu idatzita Dilemata gunean. Bertan, hondakinen gestio ezberdinei buruz hitz egiten du, eta honek etikarekin duen harremanaz.

«Atez atekoak hobeak egiten gaitu»
Dilemata gunean apirilaren 23an argitaratutako artikuluak Etica y gestion de residuos izena du, eta bertan, konklusio gisa, ondorengoa aurrera­tzen du: «Atez atekoak hobeak egiten gaituela uste dut. Ge­hiago reziklatzen dugu eta horri esker, modu konzientean kontsumitzen dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!