`Edan eta Lo´ koadrila historikoak egingo du brindisa, San Joanetan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 2a, 02:00

Koadrilen egunean egingo dute Brindisa, eguerdiko 12:00etan, Plazan. Handik aurrera hasiko da festa, egun osorako.

Koadrilen eguna izaten da hernaniarrentzat San Joa­ne­tako inportantenetakoa. Ekai­na­ren 25ean eguerditik hasten da festa Hernanin; eta abiapuntua berdina izaten du­te guztiek: brindisa. Dato­zenetan Hernaniko koadrila historiko batek egingo du, Edan eta lo koadrilak. Orain 35 urte inguru elkartu ziren au­rreneko aldiz, San Joan jaietan. Aurten, beraien eta besteen koadrilak elkartuko dituzte 12:00etan Plazan, el­ka­rrekin brindisa egin, eta festari hasiera emateko.

Koadrila, betidanik
Koadrilari Edan eta lo izena 1978ko San Joanetan jarri bazioten ere, laguntaldean aurretik elkartzen ziren. Aste Santu inguruan geratu omen ziren aurreneko aldiz koadrila gisa, eta ordutik, edozein plan egiten zuten elkarrekin: Her­naniko kaleetan barrena paseatu, Tilosetara joan, lagunartean meriendatu... Eta koadrila gehienek bezala, inguruko festetara elkarrekin joan: Goi­zue­ta, Arano, Leitza, Lesaka, An­doain, Tolosa, Ergobia, Asti­ga­rraga, Portu eta Pasaia ziren, San Joanez gain, urteko zita garrantzitsuenak. Bidaiak eta eskurtsioak ere, antolatu izan dituzte urte guzti hauetan, hala nola, Logroñoko cortijora, Ziordiara, Candan­chura, Burgosera, Etxarri Ara­natzera... Bazkari, afaria, gosari... otorduak izaten dira koadrilen puntu fuertea Euskal Herrian, eta hauek badituzte urtean, huts egiterik ez duten horietakoak: Koadrila Egu­nekoa, San Inaziotakoa, Baz­ta­nekoa eta Intxaurrondon egiten dutena. Eta berezienen artean, aipatzekoak: katu-jana, zakur-jana eta asto-jana!

Oroitzapenean, falta direnak
Brindis egunean gogoan izango dituzte hildako lagunak: «Tito, Jokin eta Luis, urte hauetan hainbat momentu eder pasa ditugu elkarrekin, eta gure oroimenean egongo zarete, beti».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!