DENBORA gutxi badaramikite ere, Xemarkek eta Mikelek izan dute aurreneko sustoa. Istripua izan zuten Ñañarriko Rallyan, maiatzean; Xemarken kotxean zijoazen, eta hainbat bueltakanpana eman eta gero, kotxea txikituta geratu zen: «rallya espero bezala hasi zen. Lehendabiziko mangan ondo joan zen, perfekto. Bigarrengoan ordea, metarako 300 metro inguru falta zirela, eskubira zetorren kurba azkarregi hartu genuen eta bidetik atera ginen. Segurtasun barra hautsi genuen, seinalea bota, eta barrankoan bera erori ginen. 50 metro inguruan erori ginen, eta hiru-lau bueltakanpana eman genituen. Kotxea txiki-txiki eginda geratu zen».
Beldurrik ez diote hartu eta hurrengo lasterketan dute burua: «Federazioak eskatutako baldintza guztiak beteta, kotxea oso preparatua dago. Istripuak aparatosoak izaten dira, baina min hartzea zaila izaten da».
Hurrengo hitzordua Aian dute, datorren asteburuan. Xemarkek kotxe berria izango du eta Mikel Golfarekin izango da bertan; biak disfrutatzeko gogoz.