Herriarteko Txapelketako finalaurdenetarako pasea lortzeko aukera dauka gaur Hernanik. Amezketaren aurka jokatuko du bueltako kanporaketa, 10:45etatik aurrera, Kiroldegiko frontoian. Hernanik pauso haundia emana dauka, joaneko kanporaketan 1-2 irabazi baitzuen. Hala ere, kanporaketa gogorra eta berdindua espero da. Eta aurrera egiteko klabeetako bat kadetetako partidua izango da: irabaziz gero, Hernanik eskura izango du kanporaketa. Galtzen badute, jubenil eta nagusien tantoak hartu beharko dira kontuan.
Pelotazaleei deia
Pelota elkartetik dei berezia egiten diete pelotazale guztiei frontoira gerturatzeko.