Maiatzeko azken ostirala izan zen atzo eta hilabetero bezala, ekitaldia antolatu zuen Herrirak preso eta iheslarien eskubideen alde. Oraingo honetan, bertsolariek egin zuten euren ekarpena eta besteak beste, Plazan elkartutako guztien artean bertso bat kantatu zuten: Nahiz ta bidea ez den laburra, bidea ez den leguna, denon artean urtuko degu kartzeletako beruna, askotan urrun dirudi baina, iritsiko da eguna, ostiralean festa handi bat Plazan egingo deguna.
Hilabetero azken ostiralarekin bat egin duten talde eta elkarteei ere eskerrak emateko aprobetxatu zuten; hala nola: Txoko Feminista, Korrika, Biteriko dantza garaikideko ikasleak, Akelarrea, Gazte Asanblada, errugbi jokalariak, abeslariak eta bertsolariak.
Herrirako kideek azpimarratu zuten guztien esku dagoela preso eta iheslarien eskubideak defendatzea eta gobernuen inmobilismoaren aurrean presio egitea. Bide horretan lanean jarraitzeko prest azaldu ziren.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!