«Mugimenduan egotea eta egokitzen jakitea dira gakoa»

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 1a, 02:00

Betaurrekoak 2-3 urterekin jarri zizkioten, baina 18 urte egin arte ez zuen jakin gaixotasun bat zuenik. Bazekien ez gauetan eta ez ertzetatik ere ez zuela ikusten. Urrutitik ere ez zuen batere ikusten, miopia oso altua zuela-eta, baina, ondorioz, gertuko ikusmena ikaragarri haundia izan du. «Gertuko ‘turboikusmen’ horri esker izan naiz gai, orain arte, egin dudan guztia egiteko: sukaldean aritzeko, musika konposatu eta jotzeko, masajeak emateko...». Zein gaixotasun zuen jakindakoan, gauzak aldatzen hasi ziren. Hala ere, moldatzeko gai zen. «Ez dut ondo ikusten, baina badakit pausuak kontatzen!». Baina gaixotasunak aurrera egiten du, eta gero eta ikusmen kaxkarragoa du Ibonek. «Lentillak jarri zizkidatenean, ‘turboikusmena’ berreskuratzeko lentilla begiko ertz batera baztertu behar izaten nuen. Gero, ordea, kataratak izan nituen, eta lente intraokularrak jarri zizkidaten ebakuntza egindakoan. Orain ez dut gertuko ‘turboikusmen’ hori, baina ikusmen-hondarren bat izan bitartean, aurrera jarraituko dut. Kalera atera eta martxan egotea izan dut beti buruan. Mugimenduan egotea eta egokitzen jakitea dira gakoa. Gero eta ikusmen kaxkarragoa izango dudala esaten didate, eta, orain arte, hori onartu eta aurrera egiteko gai izan naiz: makila, gida-txakurra... Altea izan zen nire lehen gida-txakurra. 2001ean eskuratu nuen. Orain Roger dut lagun. Panpin bizidun baten modukoa da, zoragarria. Gogorra den arren, bi aukera dituzu: etsi, edo umil-umil honen aurka borrokatu eta indarrak batu».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!