Bixente Zaragueta hernaniarra Titanic Fundazioko Ohorezko Kapitain izendatu zuten ostiralean, Aquariumean egin zen ekitaldian. Bertan izan ziren, besteak beste, Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea eta Jesus Ferreiro Titanic Fundazioko presidentea. Zaragueta Gipuzkoako Fundazio Ozeanografikoko eta Aquariumeko presidentea da eta itsasoko ingurumenaren alde egindako lanagatik saritu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!