Roxario Garayar hil da

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 1a, 02:00

Roxario Garayar hil zen asteazkenean 86 urte zituela. Roxario 1927ko martxoaren 30an jaio zen Ereñotzun. Autobuses Garayar enpresako fundatzaileetako bat izan zen, 1953an jarri zuten martxan berak eta anaia Julianek. Juan Mari Perurenak sortutako negozioari eman zioten jarraipena, langile izatetik jabe izatera pasata. Julian 2002an hil zen. Jubilatu arte egin zuten lan Hernaniko autobus linea ezagunean eta pixkanaka haundituz joan ziren proiektua. Hernani-Pikoagako linea izatetik eta ordu batzutarako Donostiara joatetik, 3 linea izatera iritsi da, Hernani, Donostia eta inguruko herriak lotuz. Enpresan 2 langile izatetik, 36 izatera pasa dira eta bigarren generazioaren esku dago orain. Horrez gain, Roxario oso ezaguna izan da erremonte munduan, kirol honen alde egindako lanagatik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!