Ereñotzuarrek pelotalekuaz gozatzeko aukera izango dute bihartik aurrera

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 1a, 02:00

Bihar zabalduko dute ereñotzuarrek hainbeste esperotako pelotalekua. Inaugurazio ekitaldia goizeko 11:00etan izango da. Auzo Udaletik azaldu dutenez, auzokideei leku garrantzitsua eman nahi izan diete eta neurriko egitaraua antolatu dute. Besteak beste, txalaparta doinuak izango dira eta ondoren, Iñaki Zelaia eta Unai Agirre bertsolariek emango diote sarrera. Agurra, berriz, Ozenki abesbatzaren abestiarekin dantzatuko da.

Sakea eskolako haurrek, Olaizola anaiekin
11:30etatik aurrera, bi pelota partidu jokatuko dira; bat palaz eta bestea eskuz. Atariko sakea eskolako haurrek egingo dute Asier eta Aimar Olaizola pelo­tariekin batera. Partiduak, honakoak: palaz, Pagola-Huizi/Irazustabarrena-Senper; eta eskuz, Erroize­nea-Lizeaga/Urkizu-Aiz­pitarte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!