Ikasturte bukaerako festa gaur, Langilen eta Inmakuladan

Kronika - Erredakzioa 2013ko eka. 1a, 02:00

ikasturtea bukatzeko egun gutxi falta direla eta, Langile eta Inmakuladak ikasturte bukaerako festa antolatu dute gaur. Langileko jaia goizeko 10:00etan hasiko da, Tilosetan, 4garren mailako ikasleekin; handik aurrera: 11:30etan hamaiketakoa Elizatxon, 14:00etan bazkaria Atsegindegin, 15:00etan Play Backa, 16:00etan dantzaldia eta 19:00etan festa bukaera. Inmakuladako eguna Sandiusterrin ospatuko dute; festa 11:30etan hasiko da eta maila guztietako ikasleek eskainiko dute emanaldiren bat; agurrak ere, izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!