Hernaniar askok egin zuten bat Grebarekin

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 31a, 02:00

Hernaniko erdiguneko komertzio eta taller txikiek erabat itxi zuten; poligonoetan enpresa haundi batzuk itxi egin zuten; hala ere, beste greba orokorretan baino lan mugimendu gehiago nabaritzen zen. Sindikatuak gustura ziren izandako jarraipenarekin, %70a. Eusko Jaurlaritzaren esanetan, grebak %18ko jarraipena izan zuen sektore publikoan eta %20koa pribatuan.

greba Orokorra deitu zu­ten atzo ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek eta Eus­kal Herriko eragile sozial uga­rik. Batetik, eskatu zuten Ra­joyk inposatutako murrizketak ez aplikatzea eta euren politikak errotik aldatzea; eta bestetik, eredu berri bat eraikitzea, eskubide sozial eta la­boralen errespetuan eta justizia sozialean oinarrituko dena. Hernanin askok egin zu­ten bat Greba deialdiarekin. Ko­mer­tzio txikiak, tailerrak... er­digunea guztiz itxita egon zen egun osoan. In­dus­triagu­neetan enpresa txiki eta haundi askok egin zuten bat Gre­barekin, besteak bes­te, Orona, Loire, Sete, Teklan, Kamox, Garbitania, Urduri, Mitxelena eta Arkemak. Bes­te enpresa as­kotan ordea lan mugimendua nabari zen, aurreko Grebetan baino ge­hiago. Sindikatuen esanetan, Garayar enpresa gelditu egin zen, eta autobus gorriak normal egin zuen lan. Erakunde publikoei dagokienean, Udaleko langileek bat egin zuten Grebarekin, eta ondorioz, udaletxea, ki­roldegia, udal liburutegia... itxita egon ziren egun osoan.

1.500 lagun inguru, Hernaniko manifestazioan
Jendetza bildu zen atzo arra­tsaldean Hernaniko manifestazioan. 1.500 lagun inguru elkartu ziren murrizketen kontra eta eskubide sozial eta laboralen alde. Sin­di­katuak oso gustura ziren eran­tzunarekin, eta Grebak izandako jarraipenarekin: «Hernaniar gehienek bat egin dute grebarekin, eta manifestazioak jendetza bil­du du. Herritarrei dei egin nahi diegu, borrokak jarrai­pe­na izan dezan bihar».

Sindikatuak: «jarraipena %70ekoa izan da»
Sindikatuek Euskal Herri mailan egindako balorazioaren arabera, jarraipena erabatekoa izan zen, %70 baino gehiagokoa. Probintziak kon­­­tuan izanda, jarraipen haundiena Gi­puz­koan izan zela azaldu zu­ten; atzetik, Bizkaia eta Araba.

Eusko Jaurlaritza: «%18 sektore pribatuan eta %20 publikoan»
Eusko Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Grebak %18ko jarraipena izan zuen sektore pribatuan eta %20­koa sektore pu­blikoan. Pro­bintziari dagokionean, jarraipen haundiena Gipuzkoan izan zela azaldu zuten.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!