Baratza egin nahi dutenek gaur dute izena emateko azken eguna

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 31a, 02:00

72 partzela prestatu ditu Udalak Antziola eta Sagastialden. Dagoeneko 37 herritarrek eman dute izena. Gaur, 20:00etan bukatuko da epea.

Antziola eta Sagastialden baratza egiteko lurrak prestatu ditu Udalak, Kutxa Eko­gu­nearekin elkarlanean. He­rri­ta­rren artean banatzeko dira lur-zati horiek. Denera, 72 par­tzela daude eta 37 herritarrek eman dute izena. In­te­re­sa dutenek gaur dute izena emateko azken eguna. On­do­ren, Udalak zozketa egingo du apuntatutako guztien artean. Izena emateko, eskaera orria bete eta Udal erregistroan utzi behar da, 20:00ak baino lehen. Es­kae­ra orriak erregistroan eta interneten daude: www.hernani.net.

Partzelak, 5 taldetan
72 partzela horiek 5 taldetan banatu dira: 6 partzela, interes bereziko erabiltzaileentzat; 16 partzela jubilatuentzat; 16 par­tzela langabetuentzat; 16 par­tzela 30 urtez azpikoentzat; 18 par­tzela gainerakoentzat. Ba­ra­tza hartzen duenak urte ba­te­ko kontratua egingo du, gehienez ere lau urtera luzatu litekeena. Ho­rre­tara­ko, 60 euro ordaindu beharko dira, eta ur­tero KPIaren arabera al­da­tuko da kanona. Baratza mo­du ekologikoan egin behar­ko da eta horretarako ikas­taroak eman­go ditu Kutxa Ekoguneak. Udalak eta Ekoguneak hainbat proiektu dauzkate elkarlanean, jasangarritasunaren bidean; Baratze Par­kea bosgarrena da, hain zuzen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!