Jarraipena zabala ari da izaten erdigunean; poligonoetan asko ari dira lanean

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 30a, 02:00

Greba Orokorra deitu dute gaur ELA, LAB, ESK, STEE-EILAS, EHNE, HIRU eta CNT sindikatuek, eta Euskal Herriko eragile sozial ugarik. Batetik, instituzioei eskatzen diete Rajoyk inposatutako murrizketak ez aplikatzea eta euren politikak errotik aldatzea; eta bestetik, eredu berri bat eraikitzea eskubide sozial eta laboralen errespetuan eta justizia sozialean oinarrituko dena.


Goizeko aurreneko datuen arabera, Greba jarraipena izaten ari da Hernanin. Erdiguneko komertzioak itxita daude. Kanpoaldean ordea, industriaguneetan, enpresa asko ari dira lanean.


Kutxazain automatikoei, su
Udalatzainak Kronikari jakinarazi dionez, goizaldean, 05:00ak inguruan, su eman diete bost kutxazain automatikori, hala nola, Kutxabank, Santander, Euskadiko Kutxa, Sabadell Gipuzkoano eta Caixa bankuetako kutxazainei.


Manifestazioak goizean eta arratsaldean
Manifestazio nagusia 11:30etan abiatuko da Donostian, eta hernaniarrei Anoetako zutabera azaltzeko deia egin diete. Arratsaldean eskualdeetan egingo dituzte manifestazioak. Buruntzaldekoa Hernanin egingo da, 18:00etan, Plazatik abiatuta.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!