Ikasleek aniztasun kulturala aztertu dute eta eskaerak egingo diezkiete gaur udal ordezkariei

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 29a, 02:00

Pleno Aretoan izango da 09:30etan. Horrez gain, gaiaren inguruko erakusketa jarri dute Biterin eta ostiralera arte izango da ikusgai.

Eskola Agenda 21 programaren barruan, Hernaniko ikastetxeetako haurrek Biodibertsitatea landu dute oraingoan. Hain zuzen, aniztasun kulturala aztertu dute. Bertatik, hainbat ondorio atera dituzte eta egoera hobetzeko hainbat proposamen landu dituzte. Ohi bezala, proposamen eta eskaera horiek udal ordezkariei jakinaraziko dizkiete eta hori gaur izango da. Goizeko 09:30etan dute hi­tzordua udaletxeko Pleno Aretoan. Ikasleen ordezkariek, egindako eskaeren dokumentua aurkeztuko dute eta udal ordezkariek erantzunak emango dituzte.

Ikasleen foroa, apirilean
Gaia landu eta aztertzeko, ikasleek ekintza ugari egin dituzte: batzuk ikastetxe barruan, ikasleen jokaera eta ikastetxeko funtzionamendua hobetzeko; eta beste ba­tzuk ikastetxetik kanpora, herria hobeto ezagutzeko. Ekintza horietatik ondorio batzuk atera dituzte eta konpromiso batzuk hartu. Guztia ondo biltzeko, txosten bateratu bat egin dute. Hori apirilaren 24an egin zuten ikasleen arteko foroan. Txosten bateratu hori da gaur udal ordezkariei aurkeztuko dietena. Horrez gain, foro horretan sortutako lana erakusgai da­go Biterin. Osti­ralera arte dago ikusteko aukera.

9 urtetan, hainbat gai
Badira 9 urte Eskola Agenda 21 martxan dagoela Her­naniko Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan eta urte ­haue­tan gai ezberdinak landu dituzte: hondakinak, kontsumoa, mugikortasuna, ura eta biodibertsitatea.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!