EH Bilduk ere dei egiten die hernaniarrei grebarekin bat egiteko

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 29a, 02:00

Euskal Herria Bilduk kon­tzentrazioa egin zuen astelehenean, Lasarteko Lanbiden. 4.843 arrazoi, burujabetza eta eraldaketa soziala jartzen zuen pankartaren atzean, biharko Greba Orokorrerako deialdia egin zuten. Hernaniarrei ere dei egiten diete grebarekin bat egin eta kalera atera­tzeko. «Gobernu zein patronalak mobilizazioetarako garaia ez dela esaten digute, baina ez gatoz bat. Garaia ez da, murrizketak egiteko, prekarizatzeko, pribatizatzeko eta eskubide sozialen aurka egiteko».

«Guztion artean eredu publiko bat eraikitzeko»
Grebarako arrazoien inguruan honakoa azaldu dute: «235.000 arrazoi baino gehiago aipatu genitzake. Edozein laguntza sozial galdu duten milaka pertsonen izen-abizenak ere esan genitzake. Baina arrazoi bakar bat behar du­gu: bihar kalera aterako gara, Euskal Herria ezkerreko pa­rametroetatik eraldatu nahi duen gehiengo soziala la­gun­tzeko. Guztion artean, gehiengoaren eskubide so­zia­­lak ba­bestuko dituen ere­du publiko bat erakiko dugu».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!