Amezketari 1-2 irabazi zion Hernanik joaneko kanporaketa

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 28a, 02:00

Hernanik Amezketa du aurkari Herriarteko Txapelketako finalzor­tzirenetan eta joaneko kanporaketa 1-2 irabazi zion, ostiralean. Kanporaketa parekatua jokatu zen eta emozioz betetakoa. Kadeteetan, hernaniarrak nagusitu ziren. Ekaitz Cisneros eta Suharri Rodriguezek 21-22 irabazi zioten Zubeldia eta Zabalari. Jubeniletan, Egoitz Altunak eta Josu Altunak ezin izan zuten Altuna eta Zabalaren aurka; 22-5 galdu zuten. Seniorretan, berriz, Ioritz Arrietak eta Eneko Aizpitartek erraz irabazio zieten Gallurralde eta Belokiri: 5-22. Bueltakoa aste honetan jokatuko da Hernanin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!