Estatuko Txapelketako finalerdietarako pasea lortu du jubenilen taldeak. Igandean Valladolideko VRAC taldeari 10-17 irabazi zioten eta sekulako pausoa eman zuten trikoloreek. Asteburu honetan, berriz, Bartzelonako BUC taldearen aurka neurtu behar ziren Landaren eta irabazi egin behar zuten finalerdietara pasatzeko. Atzo jakin zenez, ordea, BUC taldeak ez aurkeztea erabaki du, lesioak tarteko.
10na berdinduta
Igandeko partidua aldeko izan zuten hernaniarrek lehenengo minutuetan, baina etxekoen erantzuna segituan etorri zen. Atsedenaldira 10na berdinduta iritsi ziren. Bigarren zatian ere lehia bizia izan zen, baina hernaniarren entsaio eta gauzaketari esker, 7 puntutan aurreratzea lortu zuten.
Baztanen, hirugarren
Larunbatean, Euskal Herriko Txapelketa jokatu zuen Baztanen, lehen eta bigarren taldeko jokalariez osatutako taldeak eta hirugarren postua lortu zuen.