Hiru mozio bozkatuko dira gaur Plenoan (19:00etan Pleno Aretoan). Horietako bat, Onkologikoari buruzkoa izango da, Bilduk eta PSE-EEk aurkeztua. Azaldu dutenez, «Onkologikoa kolokan dago hartzen ari diren erabakiengatik eta horren aurrean Hernaniko Udalak Onkologikoaren defentsa irmoa egin behar du. Horretarako, Onkologikoa Osasun Zerbitzu Publikoa den Osakidetzan sartzea eskatu behar da, bide bakarra baita gizarte guztiaren esku dagoen zerbitzua ziurtatzeko». Mozio honen bidez, Udalak Eusko Jaurlaritzari eskatuko dio, bide horretan hasteko adosten beharrezkoa den plangintza Kutxako zuzendaritzarekin eta Gizarte ekintzarekin.
IRPH interesari buruzko mozioa eta kontzentrazioa, STOP Kaleratzeaken eskutik
IRPH interesari buruzko mozioa ere erabakigai izango da gaurko Plenoan. Mozio hori STOP Kaleratzeak taldeak sartu du. Mozio horretan bi eskaera egiten dira: 1) Ekonomia Ministerioari uzteko atzerapenak, eta lehenbailehen erabaki dezala IRPHaren ordezko interesa zein izango den. Eta 2) Kutxabanki eskatzea segituan uzteko IRPHa konbratzeari, eta kobratzen hasteko horren ordez kontratuetan jartzen den interesa. Honakoa azaldu dute: «Hipoteka prestamo askotan IRPH interesa ordaintzen dute bezeroek, eta hain justu, Espainiako Ministerioak esana dauka IRPH hori ezingo dela aplikatu 2013ko apirilaren 28tik aurrera. Egun hori pasa da, eta soilik falta da Espainiako Gobernuak zehaztea ze interes mota izango den IRPH horren ordezkoa. Bitartean, hainbat eta hainbat herritar ari dira ordaintzen beste interes batzuekin baino 300 edo 400 euro gehiago hilean». Plenoa aurretik, kontzentrazioa deitu dute 18:15etan Plazan. Herritarrei dei egiten diete kontzentraziora eta Plenora azaltzeko.
Mozioa LABek, helduen zentroetako langileen lan hitzarmenaren alde Hirugarren mozioa LAB sindikatuak sartu du, Gipuzkoako Zaharren Egoitzetako eta Eguneko Zentroetako langileen lan hitzarmenaren alde. Mozio honen bidez, Adegi eta Laresi dei egiten diete negoziazioa desblokeatu eta sindikatuekin akordio batera iristeko. Adegik Diputazioaren kontra jarritako demanda kentzeko ere eskatzen dute.
Sagardoa bultzatzeko elkarte berriaren estatutuak
Sagardoa bultzatzeko elkarte berri bat jarriko da martxan Euskal Herriko instituzioen eta sagardogileen elkarlanarekin eta Hernaniko Udala eta sagardogileak izango dira kide, besteak beste. Gaur estatutuak bozkatuko dituzte. Horrez gain, kontu hartzaile berria izendatzea bozkatuko dute gaur Plenoan. Eta baita Udala eta CD Hernaniren arteko hitzarmena.