Hernaniko judokak denboraldi bikaina egiten ari dira eta asteburuan lortutako emaitzek ere halaxe erakusten dute. Urre bat, 5 zilar eta 2 brontze lortu dituzte.
Alebinek 5 domina eta infantilek 3
Alde batetik, alebin mailan, Gipuzkoako Txapelketa jokatu zuten igandean Hernanin eta banaka lortu zituzten dominak. Nerea Yungak (Inmakulada) urrea lortu zuen. Langileko Ainara Eizagirrek, Intza Etxeberriak eta Eneka Iribarrenek, berriz, zilarra lortu zuten eta Gaizka Romok brontzea. Bestetik, larunbatean, infantilen Euskadiko Txapelketa jokatu zen Durangon eta Nagore Izagirre eta Ana Ferreirok zilarrak lortu zituzten. Maialen Iribarrenek, berriz, brontzea eskuratu zuen.