Indarkeriarik eza urteetan erabili dute Euskal Herriko hainbat taldek, eta horren balioei buruz ariko dira bihar, talde eta eragile horietako ordezkariak, izen haundia hartu duen dokumentalean: Ziztadak, 20:00etan, Biterin.
Gazte Asanbladak eta Dobera Euskara Elkarteak elkarrekin antolatu dute emanaldia, eta urte bukaera arte jarraituko du elkarlan horrek. Apirilean eta maiatzean dokumentalak eman dituzte Biterin, eta irailetik aurrera ere horretan segiko dute, hileroko azken asteartean.
Indarkeriarik gabeko
aktibismoa: Itoitz, Kukutza...
Horrela diote arduradunek dokumentalari buruz hitz egitean: «azken urteetan estalita egon da Euskal Herrian indarkeri ezaren inguruko aktibismoa. Haien gainean jardunda zer pentsatua ematen du, eta jarrera bat bultzatzen du. Kukutza, Itoitz edo beste kasu askotan protagonista izan direnek hitz egingo dute memoria eginez, eta indarkeriarik gabeko aktibismoaren balioaz, indarraz, eta etorkizunaz».