‘STOP Kaleratzeak’ taldeak mozioa sartuko du biharko Plenoan, IRPH interesari buruz

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 27a, 02:00

Stop Kaleratzeak plataformak mozioa aurkeztuko du biharko Plenoan, IRPH interesari buruz. STOP Kalera­tzeak-ek dei egin die hernaniarrei, azaldu daitezela bi­harko Ple­nora IRPHaren kon­tra egiteko, eta eskatu diezaiotela alderdiei IRPHaren kontra bozkatzeko.

Mozio horretan bi eskaera egiten dira: 1) Eko­nomia Ministerioari uzteko atzerapenak, eta lehenbailehen erabaki dezala IRPHaren ordezko interesa zein izango den. Eta 2) Kutxabanki eskatzea segituan uzteko IRPHa konbra­tzeari, eta kobratzen hasteko horren ordez kontratuetan jartzen den interesa.

Plenoa, 19:00etan hasiko da udaletxeko Pleno Aretoan. 13 punturi buruz ariko dira, eta tartean beste bi mozio: Onko­lo­gikoari buruzko bat, eta bestea LABek aurkeztutakoa, helduen zentroetako langileen egoerari buruzkoa.

300 edo 400 euro hilean
Hipoteka prestamo askotan IRPH interesa ordaintzen du­te bezeroek, eta hain justu, Espainiako Mi­nisterioak esa­na dauka IRPH hori ezingo dela aplikatu 2013ko apirilaren 28tik aurrera. Egun hori pasa da, eta soilik falta da Espainiako Gobernuak ze­haz­tea ze interes mota izango den IRPH horren ordezkoa. Bitartean, hainbat eta hainbat herritar ari dira or­daintzen beste interes ba­tzuekin baino 300 edo 400 euro gehiago hilean.

STOP Kaleratzeak-ek hau­xe dio diru kopuru horren garrantziari buruz: «Kutxa­bankek kasu askotan kontenplatua dauka ze interes mota den IRPHaren or­dez­koa, eta kasu gehienetan da Euribor +1 interesa. Hori alternatiba oso ona litzateke milaka familiarentzat, arnas haundia emango liekeelako 300 edo 400 euro gutxiago ordaintzeak».

«Gobernua nahita ari da bere erabakia atzeratzen»
STOP Kaleratzeak taldeko kideek diotenez, Espainiako Gobernuak ez du Dekreturik ateratzen ordezko interes mota hori zein den zehazteko, eta hori nahita egiten ari da. «Gobernuari ez zaio ahaztu, nahita ari da erabakia atzeratzen. Erabakita daukatena da egoera honetan jarraitzea, finantza entitateei ondo datorkien egoera honetan, eta familia asko eta askori kalte haundia egiten ari zaion egoera honetan». 

ZER DA IRPHa?
  • IRPHa interes mota bat da, hipoteken arteko media bat. Espainiako Bankuak hilero zehazten du IRPHa, banketxeetako hipote­kekin batez besteko bat eginda.   
  • IRPHa normalean egoten da Euriborra baino garestiago, %1,5 edo %2 garestiago. Beraz, IRPHa kendu eta beste interes bat jarrita (adibidez Euribor + 1), bezeroak 300 edo 400 euro gutxiago ordainduko lituzke.   
  • Ministerioaren 2899/2011 Aginduak dio, 2013ko apirilaren 28tik aurrera IRPH interesa ezingo dela erabili mailegu hipotekarioetan. Baina horretarako, Gobernuak zehaztu egin behar duela (Dekretu baten bidez) zein den IRPHaren ordez erabiliko den interes mota. Hain zuzen STOP Kaleratzeak-ek horixe eskatzen dio Gobernuari, zehaztu dezala hori.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!