Swinga Oialumen, txistua Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2013ko mai. 26a, 02:00

Musika eta dantza, dantza eta musika, gaur Hernanin protagonista. Eguerdiko 12:30­­etan Musika Eskolako Txistulariak ariko dira Arku­petan, eta 9 kantu joko dituzte: Leoka, 1895eko bilduma, Osaba­rena, Errenderikoa, Euskal bilera, Maritxu, Pipirita eta Epele-Etxeberri, Eskerrak eta graziyak, eta Txobito (lehenengoa Patxi Apezetxeak moldatua, tartekoak ansorenatarrek, eta azkeneko biak Iñaki Egurenek). Guztira 12 txistulari ariko dira, Iñaki Egurenek gidatuta. Arratsaldean Oialumen izango da dantzaldia: Swing doinuan edo garai batean Woogi Woogi gisa ezagutzen zen doinuan ariko dira dantzan. Erakutsi ere egingo dute. 17:30etatik aurrera, 6 euroan, Oialume dantzalekuan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!